31. Kaleka: lau antzezlan (Lekeitio)
Lekeitioko 31. Kaleka Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Uztailaren 11n ondoko emanaldiak egongo dira:
- 13:00etan: Lau Eme. Haatik Dantza Konpainia (Euskal Herria) 20 minutu. Abaroa jauregiko lorategian. Emakumeei ikusgarritasuna eman eta urteetan haien ahalduntzea lortzeko egin behar izan duten borroka agertzen du.
- 17:00etan: Zirku Tailer Irekia. Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola (Euskal Herria) 20 minutu eta 90 minutu. Plaza Baltzean. Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolak 5 urte daramatza Urdaibain zirkua irakasten eta oraingo honetan bere ikasleak izango dira erakustaldia egiten dutenak. Ostean, denek probatu ahal izango dituzte zirkuko teknikak.
- 19:30ean: The Herock. Mr Copini (Txile) 45 minutu. Abaroa jauregiko lorategian. Ikuskizunak inprobisazio, teknika eta umore ona nahasten ditu, energiaz eta ikaragarrizko trebeziez beterik.
- 22:00etan: Olea. Visitans (Valentzia) 45 minutu. Eskola Publikoan. Olea mediterraneoko kultura guztietan dagoen arbolatik jaiotzen da erresistentzia, sendotasun eta bakearen ikur bezala. Iragana eta oraina uztartzen dituen pieza hipnotikoa.