Dantzarien kalejira (Lekeitio)
Etorkizuna Dantza Taldeko kideek inude eta artzainen kalejira egingo dute Aittita Makurra txarangak lagunduta. 12:30ean elkartuko dira Trikete etxean eta herrian zehar ibilbidea egingo dute: Trinkete etxea, Eusebio Maria de Azkue, Maria Diaz de Haro, Merkatua, Paskual Abaroa, Tala, Ezpeleta, Arranegi, Marina albotik plazara, Uribarren, Gamarra eta plaza. Dantza saioak egingo dituzte plazan eta Paskual Abaroa etorbideko oinezkoen gunean.