Abenduak 24 (Ispaster)
Ispasterko Udalak abenduaren 24rako egun osoko egitaraua prestatu du. Herriko trikitixa eta pandero ikaslea eta irakasleek lagunduko dute kantak abesten. Batzen duten dirua EITB maratoirako izango da. Plazan abestuko dute “Aukera berriak!” abestia, Olentzero, Napo eta Mari Domingiren etorreran.
Egitaraua:
- 15:00: Plazan batuko dira eta taldeko argazkia aterako dute.
- 15:30: Auzoetatik Gabonetako kantak abestea.
- 19:00: Plazara joango dira Napo, Olentzero eta Mari Domingi.