Akanpadaren 45. urteurreneko jaia (Markina-Xemein)

XAT-ek antolatzen dituen akanpadak 45 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko egun osoko jaia antolatu dute. Apirilaren 13an jarri dute hitzordua.
Egitaraua:
- 10:00etatik aurrera. Azken hamarkadetako akanpadetako argazkien erakusketa, Uhagoneko erakusketa gelan.
- 11:30-12:30. 8-12 urte bitarteko umeentzako tailerrak, Uhagoneko berdegunean.
- 12:30. Bideo proiekzioa, Uhagoneko kafetegian.
- Ostean. Karro poteoa, Patxua Tabernan hasita.
- 14:30. Herri bazkaria, Bekobentako Eskolako frontoian.
- Bazkalostean. Jolasak, musika, taldeen abestiak eta sorpresak.
- 18:00-20:00. Peña Poteo txaranga, herriko kaleetan zehar.