'Alas rotas' antzerkia (Mutriku)
II. Kultur Aniztasunaren Astearen baitan, Alas rotas antzerkia, maiatzaren 22an, 18:30ean, Mutrikuko Zabiel Kultur etxean. Ondoren, solasaldia aktoreekin. Errefuxiatuek pairatzen dituzten zailtasunei buruzko lana da.
Kontakizuna: Yanko, Espainian asiloa eskatzen duen errefuxiatuak, igaro beharreko zailtasunetatik hasi, eta azkenean, asilo-eskaera ukatu ondoren, deportatu egiten duten arteko historia jasotzen du antzerkiak. Bizitzea egokituko zaion gizartearen isla dira komunikabide manipulatuak eta justizia bihozgabea eta bidegabea. Gizarte xenofoboaren zirrikituetik gizarte horren sakonean dagoen matxismoa ere agerian geratzen da. Hala ere, Alas Rotas-ek adiskidetasun mezu positibo bat eta aurrera ateratzeko itxaropenaren indarra uzten ditu.
