Anari bakarlariaren kontzertua (Markina-Xemein)
Anari bakarlariak kontzertua eskainiko du maiatzaren 26an 20:30ean Uhagon kulturgunean. Sarrerak aldez aurretik erosi daitezke kulturgunea@uhagon.com posta elektronikoan: Uhagoneko bazkideentzako 5 euro, gainontzekoek 7 euro. Anari euskal musika eszenako ahots pertsonalenetariko bat da: “Bere ahots hautsi eta leunagaz eta bere melodia triste eta minduekin, poesiaz beteriko kontzertua eskainiko du”.