Aratusteak (Lekeitio)
Aratusteak ospatuko dituzte Lekeition otsailaren 9tik 13ra.
Otsailak 13. Turuturu eguna.
- 10:30. Kalejira ikastetxeetako ikasleekin eta Lekitto Musika Bandak lagunduta. Ibilbidea: Atea, Eskolapea, Paskual Abaroa, Kolmenarez, San Pedrope, Portua eta Gamarratik zehar. Ikastetxe bakoitzak bere bidea hartuko du.
- 12:00. Ikastolako ikasleek “Baso bat, mila piztia” gaiagaz antzezlana eskainiko dute frontoian.
- 12:30. Eskolako ikasleek jaialdi ikuskizuna eskainiko dute plazan olinpiar jokoei buruz.
- 18:00. Diskofesta 1, 2, 3 festa umeentzako ikuskizuna, disfraz lehiaketa eta txokolatada egongo da plazan.
- 18:30. 12 urtetik beherako bakarkako mozorroen sari banaketa.
- 19:00. 12 urtetik beherako kuadrilen arteko mozorroen sari banaketa.
- 19:30. Suzko zezena, plazan.
- 21:00-00:00. Erromeria eta mozorro lehiaketa Eskolapean. Oharra: ez da izenik eman behar, saria eman baino ordu erdi arinago gunean bertan daudenek parte hartuko dute.
- 21:30. 12 urtetik 18 urtera bitartekoen sari banaketa.
- 22:00. 18 urtetik gorako kuadrilen sari banaketa.
- 22:30. 18 urtetik gorako bikote edo hirukoteen sari banaketa.