Aratusteetako ekintzak (Lekeitio)
Aratusteetako ekintzak, otsailaren 21ean, Lekeition:
- 10:30. Kalejira. Eskolako eta ikastolako neska-mutikoak, Lekitto musika bandak lagunduta. Ibilbidea: Atea, Eskolapea, Paskual Abaroa, Kolmenares, San Pedrope, Portua eta Gamarratik zehar Ikastetxe bakoitzak bere bidea hartuko du.
- 12:00. Antzerkia. Gaia: Sorioneku. Ikastolako neska-mutikoak, frontoian.
- 12:30. Jaialdi ikuskizuna. Gaia: Aniztasunean Koloreez Harro. Eskolako neska-mutikoak, plazan. Ondoren, hamaiketakoa.
- 18:00. Partyman haur diskofesta umeentzako ikuskizuna eta txokolatada, plazan.
- 19:30. Suzko zezena, plazan.
- 20:00-00:30. DJ saioa eta mozorro lehiaketa, Eskolapean (ez da izena eman behar, saria eman baino ordu erdi arinago gunean bertan daudenek parte hartuko dute). 12 urtetik behera, 20:30ean; 12 urtetik 18ra, 21:00etan; 18tik aurrera (bakarka), 21:30ean; 18 urtetik gorakoen kuadrillak, 22:00etan; 18 urtetik gorakoen bikote edo hirukoteak, 22:30ean. Udalak, Kitto merkatari elkarteak eta Zulo, Maite eta Aurresku tabernak emango dituzte sariak.