'Bar Gloria'-n oinarritutako bertso saioa eta errezitaldi musikatua (Markina-Xemein)
Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazle markina-xemeindarraren Bar Gloria liburuan oinarritutako bertso saioa eta errezitaldi musikatua egingo dute otsailaren 23an, 19:30ean, Uhagonen. Sarrerak aurrez eskatu behar dira kultugunea@uhagon.com helbidera idatziz.
Uxue Alberdi eta Miren Amuriza ariko dira bertsotan, Amorantek zuzeneko musika eskainiko du eta gai jartzaile lanetan Nerea Ibarzabal ariko da.