BBK Live jaialdiaren 'Herrian' ekimena (Lekeitio)
BBK Live jaialdiak Herrian ekimena antolatu du ekainaren 3an Lekeition. 13:00etan hasiko dira kontzertuak eta 23:00etan amaituko dira, doako ekintza da. 15 talde izango dira oholtzara igoko direnak: Airu, Lorena Alvarez, Aviador Dro, Bengoa, Boye, Doctor Explosion, Los hermanos Cubero, Hofe x 4:40, Juantxo Skalari, Karmento, Micky & The Buzz, Montana, Nogen, Silitia eta Tapia eta Leturia. Kontzertuak herriko plazan, Talan eta Kofradia aurrean izango dira.