Beheko Arrabaleko jaiak (Markina-Xemein)
Teresa Donearen jaiak ospatuko dituzte urriaren 15ean Markina-Xemeingo Beheko Arrabalean. Egitaraua:
- 10:00etatik 12:00etara: 26. Margo Lehiaketa. Gaia: Markina-Xemein eta inguruak. Nork bere margoak eraman beharko ditu. Parte hartzailaek 3-9 urte bitartekoak izan behar dute. Hiru taldetan banatuko dira: 3-4 urtekoak, 5-6 urte bitartekoak eta 7-9 urte bitartekoak.
- 14:00: Margolanak jaso.
- 17:00: Umeentzako jaia (egurrezko jolas parkean): txokolatada, buruhandiak, txingak eta aulki jokoa.
- 19:00: Margo Lehiaketaren sari banaketa, Bikale tabernan. Margolanak tabernan bertan jarriko dituzte ikusgai.