Bertso afaria (Etxebarria)
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta bertso afaria egingo dute martxoaren 16an 21:0e0tan. Bertsolariak Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Josune Aramendi izango dira. Afarirako tiketak salgai daude Olaian, Otsolon eta Irubiden 18 euroren truke; martxoaren 10a da tiketak erosteko azken eguna. Intolerantziaren bat edo alergiaren bat dutenek 666 738 770 telefono zenbakira deitu beharko dute abisua emateko.
Bertso afariaren aurretik, 19:30ean, trikipoteoa egingo dute tabernetatik.