Bertso tailerra (Munitibar)
Euskeraz be ondo gabiz! ekimenaren baitan Bertsolaritza tailerra egongo da uztailaren 12an, gazte eta helduentzat, 19:00etatik 20:30era, Munitibarko udal aretoan. Munitibarko Euskara Batzordeak antolatuta. Parte hartu nahi dutenek udal administrazioan edo liburutegian eman behar dute izena. Izena emateko azken eguna uztailaren 10a izango da.