'Bertso Tramia' bertso saioa (Mutriku)
Mutrikuko Gaztetxeak antolatuta, Bertso Tramia bertso saioa egongo da otsailaren 19an, 19:00etan, Mutrikuko Gaztetxean. Emanaldia 19:00etan puntuan hasiko dela eta ateak 18:30ean irekiko dituztela esan dute. Sarrerak 5 euro balio ditu. Ekitaldia Iruñean autogestioa eta okupazioaren alde egindako ekintza feministarengatik jasotako isunei aurre egiteko dirua batzeko da. Bertsolariak: Irati Majuelo, Saioa Alkaiza, Amaia Iturriotz, Eli Pagola eta Maider Arregi.