'Bizkarsoro' filmaren proiekzioa (Markina-Xemein)
Bizkarsoro filmaren proiekzioa egingo dute martxoaren 1ean 18:00etan Uhagon kulturgunean. Sarrera doan izango da. Ostean solasaldia egongo da Manex Fuchs aktoreagaz. Sinopsia: Bost istorioren bidez, filmak XX. mendeko herri txiki baten aldaketak kontatzen dizkigu, baita euskaraz hitz egiteagatik pertsona batzuek jasan zuten jazarpena ere.