Burrundada eguna (Lekeitio)
Lekeitioko Burrundada Musika Elkarteak, Lekittoko Gazte Asanbladiak eta Lekeitioko Udalak Burrundada Eguna antolatu dute. Maiatzaren 25ean, 12:30etik aurrera kontzertuak egongo dira, egun osoan zehar.
Egitaraua:
- 12:30. Nabil eta Drunk Smile taldeek kontzertuak eskainiko dituzte udaletxeko eskaileratan.
- 19:00. Slavers eta Dioar taldeek kontzertuak eskainiko dituzte gaztetxean.
- 22:30. Kru ddö eta Dama taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Kontzejupean, 3 euroren truke.