'Crusoe' kale antzerkia (Markina-Xemein)
Markeliñe taldearen eskutik, Crusoe kale antzerkia ikusteko aukera egongo da irailaren 22an, 19:00etan, Markina-Xemeingo Arkupe aurrean. Sinopsia: itsasoaren zaporea duen uharte bakartitik, Crusoek denbora eta itsasontziak pasatzen ikusten ditu… Eta bat bera ere ez da geratzen. Baina Crusoek, bizitza lasai bizitzea lortzen du, bere lagun Ostiralen laguntzagaz. Oharra: familia ikuskizuna, zuzeneko musikagaz.