Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Markina-Xemeingo hainbat dantza talde kalera aterako dira, apirilaren 14an, 12:00etan. Arkupe aurrean egingo dute emanaldia. Uhagoneko Ballet eta Dantza Modernoko taldeak eta Zerutxu dantza taldeko txikiek parte hartuko dute.