Erraldoien I. Topaketa (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Erraldoiek antolatuta Erraldoien I. Topaketa egingo dute urriaren 5ean Markina-Xemeinen.
Egitaraua.
- 11:00. Erraldoien silueta eskulana, Uhagonen.
- 12:00. Kalejira, Uhagonetik hasita.
- 14:00. Erraldoi txikien erakusketa. Erraldoiak liburua salgai egongo da Uhagonen.
*Oharra: euria egiten badu, dena frontoi txikian egingo da, eta dantzak 11:30ean Uni Frontoian izango dira.