Errege Bideko krosa (Berriatua)
Errege Bideko krosa egingo dute Berriatuan, azaroaren 5ean. Berriatuan edo Saturraranen izena eman ahalko da, 09:30ean. Berriatuatik autobusa 10:15ean abiatuko da Saturraranera. 11:00etan irteera Saturraranen (8 kilometro). 11:00etan, baita ere, 14 urtera artekoak Arantzibian irtengo dute (3 kilometro). 12:00etan sari banaketa, Berriatuan. Hiru sari banatuko dituzte: lehenengo emakumea eta lehenengo gizonezkoa eta berriatuar bikote mistoa. Antolatzailea: Berriatuko Udala. Laguntzailea: Urepel kirol taldea.