Eskatz Okerra Eguna (Markina-Xemein)
Markina-Xemein. Eskatza Arte Espazioak eta Okerra kolektiboak antolatuta, Eskatz Okerra Eguna ospatuko dute ekainaren 6an (zapatua), 11:30etatik aurrera.
11:30. ZZE maskara tailerrarekin hasiko dute eguna.
14:30. bazkarian batuko dira, eta 16:30ean bazkalostea girotuko dute Aiza eta Olatzek.
18:00. House of Basqueers Kultur Elkarteak kalejira performatiboa eskainiko du Okerra kaletik hasita.
19:10. Eskatza Arte Espazioaren erakusketa.
20:00. Pintxo Pintxada.
22:00. Giante eta Galderren kontzertuak Akerbeltz Gaztetxean. Ostean, DJ Matrik gaua girotzen.