Esperimentu tailerra (Ondarroa)
Ondarroako Bixikan elkarteak esperimentu tailerra egingo du ekainaren 13an eta 20an, 18:30ean, Bixikaneko lokalean. Tailerra 4-7 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta Danel Solabarrietak gidatuko du. Izena emateko azken eguna: ekainak 2 (bixikan@gmail.com). Lekuak mugatuta daude; jende gehiagok izena emate badu, zozketa bidez egingo dutela diote. Oharra: umeek nagusi batek lagunduta joan behar dute.