Euskal ezkontza (Mutriku)

Mutrikuko Gure Ametsa Dantza Taldeak Euskal Ezkontza antolatu du maiatzaren 31rako [zapatua]. 10:30ean emango diote hasiera jaiari, ezkon deiarekin, eta ondoren, aguazilen bandoa egongo da. 10:45ean dultzaineroen kalejirari hasiera emango diote, eta 10:30ean Komendutik eta Atxukaletik ezkonkideen kalejira hasiko da Beheko plazaraino. 12:30ean izango da ezkontza Goiko plazan.