'Flor del desierto' filmaren proiekzioa (Markina-Xemein)
Zinemaren lagunek antolatuta Flor del desierto filma ikusteko aukera egongo da martxoaren 16an eta 17an, 18:00etan, Esperantza aretoan. Sarrera: 5 euro. Filmak Waris Dirieren bizitza kontatzen du, baita erritual krudelenetako bat desagerrarazteko bere borroka ere: ablazioa.