Gabon azoka (Aulesti)
II. Gabon Azoka abenduaren 2an, 10:00etatik 14:30eara, frontoian. Aulestiko kultur batzordeak antolatzen duen azokan artisau eta ekoizleak egongo dira:
- Artisauak: Bakikureta, Ateun, Labegur, Larruz eta Zeanuriko eztia.
- Ekoizleak: Gereziarte, IB Soap, Guais jostailuak, Lauky, Maluke, Matxetanekua, Sigi-Saga, Tinko, Tribat eta Marimatraka 9.
Horrez gain, herriko ordezkaritza ere egongo da txoko batzuetan; Aulestiko eskolako ikasleak egongo dira ikasbidairako txokoan, Aulestiko Gaztetxea, eta Aulestiko euskara taldea ere egongo dira. Baita herriko animaliak ere.
“Jan edana egongo da, jarteko lekua ere bai… Gabon opariak erosiaz, erdu goiz ederra pasatzera”.