Garagardoa egiten ikasteko ikastaroa (Amoroto)
Garagardoa egiten ikasteko ikastaroa eskainiko dute Amoroton. Martxoaren 23an, 10:00etan hasiko da ikastaroa, kultur etxeko goiko solairuan. Bost ordu inguruko ikastaroa izango da; tartean, zerbeza dastaketa eta pikoteoa egingo dituzte. Apirilaren 6an, berriz, garagardoa botiletan sartuko dute; ordu bete edo bi irautea espero dute.
Herriko Tabernan eman behar da izena martxoaren 16a baino lehen. Ikastaroan parte hartzeko 8 euro ordaindu beharko dira (egunean bertan emango da).