Gatiburen kontzertua (Lekeitio)
Gatibuk kontzertu akustikoa eskainiko du Lekeition, martxoaren 18an. Hasiera batean, kontzertu bakarra eskaintzea zen asmoa (19:45eko saioa), baina lehenengo emanaldi horretarako sarrerak 24 ordu baino gutxiagotan amaitu direla eta, taldeak bigarren emanaldi bat eskaintzea erabaki du (egun berean, 18:15ean). Azken horretarako sarrerak otsailaren 17an jarriko dituzte salgai, Zinemazaleen webgunean eta Zerbyte informatika dendan (Kolmenares Kalea, 6), 15 eurotan.