Gontzal Mendibilen kontzertua (Markina-Xemein)
Gontzal Mendibil musikariak Neugan bizi gabe biziz emanaldia eskainiko du urriaren 10ean, 18:00etan, Markina-Xemeingo Karmengo elizan. Mendibilek Luis Baraiazarra karmeldarrak euskarara itzulitako Joan Gurutzetakoaren obraren zati bat musikatuko du. Ondoko musikariek ere parte hartuko dute: Ainhoa Tabuyo, Angel Unzu eta Philippe Ezkurra. Emanaldia doan da, baina gonbidapenak udaletxeko kutxazainean hartu behar dira.