Hator kontzertua (Lekeitio)
Lekitto Musika Bandak Hator kontzertua eskainiko du, abenduaren 29an, 20:00etan, Andra Mari elizan. Kontzertuak lau zati izango ditu eta lehenengo zatian Europako biran Valkenburgen jotako bi obra “potente” joko dituzte: Marcha Eslava eta El Caserio. “Bandako gazteek eskatu dute abesti hauek berriro jotzeko, Erupako bidaiko sentsazioak berbizi eta abesti hauek duten potentzia eta indarra berriz sentitu nahi dituztelako”.