I. Zesta-Punta Jaialdi Solidarioa (Berriatua)
Haurren minbiziaren aurkako I. Zesta-Punta Jaialdi Solidarioa egingo dute urtarrilaren 3an, Berriatuko Mendibarren frontoian. Jaialdia 17:00etatik 20:00etara egingo da, eta Aspanovasen alde izango da. 17:00etan umeen kinielak jokatuko dira, eta ostean nagusien partidak ikusteko aukera egongo da. Sarrera: 5 euro (umeak) eta 10 euro (nagusiak).