II. Arri-Botx bertso paper lehiaketako deialdia, zabalik (Ondarroa)
18 urtetik beherako gazteek, apirilaren 12ra arte izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Neurri eta gai libreko hiru bertso osatu beharko dituzte parte hartzaileek. 1.mailari dagokion ikasleen kasuan, lanak zuzenean bertsolaritzako irakasleak jasoko ditu dagokion ikastetxean. 2.mailako lanen kasuan, Ondarroa BHI-ko idazkaritzan entregatu beharko dira lanak.