III. Musikaia Eguna (Lekeitio)
Lekeitioko Musikaia musika eskolak III. Musikaia Eguna ospatuko du apirilaren 20an. 17:15ean Musika Eskolako ikasle eta guraso guztiak Nautika aurrean elkartuko dira, eta 17.30ean Trikitixa Taldearen kalejiragaz hasiko dute ospakizuna. San Kristobal Enparantzara joango dira kalejiran, Eliza ingurutik igarota, eta bertan, 18:00etan eskainiko dute emanaldia.