'Ikiera' sormen tailerra (Markina-Xemein)
Sormen lantegiaren eskutik Ikiera sormen tailerra egiteko aukera egongo da, otsailaren 22an, 11:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Ordu eta erdiko saioa izango da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Izen ematea 646 79 90 26 telefonora deituz egin daiteke (Mikele).