Inauteriak (Ondarroa)

Ondarrutarrek egitarau borobila izango dute inauterietan, martxoaren 1ean eta 4an.
Martxoak 4, martitzena:
- 11:30. Herriko umeen kalejira, Ibaiondotik Itsasaurre Plazara. Zaldupe Eskola Publikoa, Zubi Zahar Herri Ikastola, Artelan eta Txirrimorraskiren eskutik.
- 12:15. Animazioa! Itsasaurre Plazan, Txirrimorraski ODLTren eskutik.
- 18:00. Playback lehiaketa, Itsasaurre Plazan.
- 18:45. Inauterietkako dantzak kalez kale, Kresala Kultur Taldearen eskutik. Amaieran, Miel Otxin erreko da Itsasaurren. (Lantz dantza badakizu, etorri bandaren atzetik!).
- 20:00. Akularen enterrua, Barratik Zubi Zaharreraino, eta sermoiaren ostean, uretara! Artelanen eskutik.