Inauterietako dantzak (Ondarroa)
Ondarroako Kresala kultur elkarteko dantzariek inauterietako dantza emanaldia eskainiko dute otsailaren 21ean, 19:00etan hasita, Ondarroako kaleetan zehar. Oharra: dantzen entseguak (ume zein nagusientzat) otsailaren 13an eta 15ean izango dira, 18:00etan, Kofradia Zaharreko hirugarren solairuan, doan.