Inauterietako ekintzak (Aulesti)
Inauterietako ekintzak egingo dituzte otsailaren 18an, Aulestin.
Egitaraua
- 12:30: Herritar guztiak mozorrotuta kalejiran aterako dira Torrezelaitik plazaraino, K-TUM-K batukada taldeak lagunduta. Ostean, kuadrillen antzezpena egingo da, plazan. Oharra: musika nahi duenak 12:00ak aurretik plazara eraman beharko du.
- Ostean: Inauteriei ongi etorria.
- Ondoren: Mozorro onenarentzako sari banaketa
- Antzezpen onena egiten duen kuadrillak 70 euro eta urtebeterako garaikurra jasoko ditu; gazte kuadrillei 35 euro eta diplomak emango zaizkie.
- Sari berezia: 25 euro.
- Herri bazkaria Ubilla aterpetxean. Txartelak salgai Ubillan bertan urriaren 12ra arte.
- 16:00-19:00: umeentzako jolas parkea, frontoian.
- Arratsaldean: Jolas karro poteoa.
- Oharra: Gaztetxea zabalik egongo da goiz eta arratsaldez.