Iñude eta Artzainen kalejira (Lekeitio)
Iñude eta Artzainen kalejira egingo dute martxoaren 3an, 12:30etik aurrera, Lekeition, Etorkizuna dantza taldeak antolatuta. Kalejira Trinkete aurrean hasiko da, eta herrian zehar ibili ostean, Independentzia plazan antzerki txiki bat egingo dute; handik Eskolapera abiatuko dira.
Eusebio Maria de Azkue Kalea, 5, 48280 Lekeitio, Bizkaia.