Ipuin kontaketa musikatua: 'Kontukontzertua' (Markina-Xemein)
Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadok musika, ipuinak eta istorioak uztartzen dituen Kontukontzertua ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 15ean, 17:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Gonbidapenak emanaldiaren astean hartu ahalko dira, udaletxeko herritarrentzako kutxazainean. 5 urtetik aurrerako umeei zuzenduta. Oharra: Eguraldi txarra egingo balu, bi emanaldi eskainiko lituzkete. Antolatzailea: Guraso Elkartea.