Ipuinaren Ordua programaren saio bat (Mutriku)
Ipuinaren Ordua programaren baitan, otsailaren 1ean Lur Korta ipuin kontalaria ariko da Mutrikuko Udal Liburutegian, 17:00etatik aurrera. Aurorita beti polita ipuina kontatuko du Kortak. Ordutegia: 17:00etan 3-5 urte bitarteko umeentzako saioa; 17:30ean 6 urtetik gorakoentzat. Sarrera doan da (aretoa bete arte). Ekintzaren ondorioz, liburutegia itxita egongo da 17:00etatik 18:00etara.
Erdikokale Kalea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa.