'Irabazi arte!' telesailaren 4. denboraldiko estreinaldia (Ondarroa)

Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiaren estreinaldia egongo da Ondarroan. Bi txanda egongo dira, lehenengoa, 18:00etan, eta bigarrena 19:30ean; biak Kofradia Zaharrean. Sarrerak otsailaren 12an [eguaztena] egongo dira eskuragarri Turismo Bulegoan, 17:0etan. Pertsonako lau sarrera hartu ahalko dira.