Irri Eguna jaia (Mutriku)
Mutrikuko Txantxangorri aisialdi taldeak antolatuta, Irri Eguna ospatuko dute apirilaren 21ean, egun osoan, Mutrikun. Egitaraua: 10:30-13:00etara Mundua zeharkatzen, Albokan hasi eta Beheko Plazaraino; 11:00etatik 13:00etara Mugitu gerria (Zabiel plazan); 17:00etan kalejira, Goiko Plazatik Beheko Plazara (mozorrotuta joateko deia egin dute); 18:30 Txantxandance; 20:00etan jaialdiaren amaiera. Ekintzan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da, ludotekan edo apirilaren 20an Luardo Etxean (18:00etatik 19:00etara).