I. Jose Mari Naberan herri krosa, azaroaren 18an, Ondarroan. Hiru ibilbide egongo dira aukeran: txikia (380 metro), ertaina (1340 metro) eta handia (6.800). Irteera orduak: 16:00etan (txikia), 16:30ean (ertaina) eta 17:00etan (handia). Izen-ematea: euro 2 (txikia eta ertaina) eta 10 euro (handia). Ibilbide handia egingo dutenek azaroaren 17ko 12:00ak arte izena eman ahal dute
Herri Krosa webgunean. Ibilbide txikia edo ertaina egingo dutenek egunean bertan izena eman ahal dute, 15:15ean, Itsasaurren.
Itsasaurre Plaza, 1, 48700 Ondarroa, Bizkaia.