Kantu bat gara kontzertua (Mutriku)
Jon Maiaren Kantu bat gara kontzertua uztailaren 30ean, 23:30ean, Mutrikuko Zabiel Plazan.
30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jon Maiak bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasoko dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa atera du eta zuzeneko emanaldiak eskaintzen ari da, goi mailako musikariez inguratuta: Pello Ramirez, Gorka Hermosa eta Nacho Soto.