Kontzezio Eguneko bertso saioa (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Amaiur kultur elkarteak Kontzezio Eguneko bertso jaialdia egingo du abenduaren 8an, 17:30ean, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Sustrai Colina, Aitor Mendiuze eta Aitor Sarriegi. Sarrerak aldez aurretik erosi ahal dira 10 eurotan, Markina-Xemeingo Ateun harategian eta Tate gozotegian. Antolatzaileek jakinarazi dute berogailuak jarriko dituztela hotzari aurre egiteko.