'La casa' filmaren emanaldia (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Zinemaren Lagunak taldearen eskutik La casa filma ikusteko aukera egongo da otsailaren 15 eta 16an, 18:00etan, Esperantza aretoan. “Pelikula honek aita hil osteko familia harremanei buruz hitz egiten digu. Film hunkigarria eta delikatua da, eta hainbat sari jaso ditu Malagako jaialdian”.