Laburbirako filmen emanaldia (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Udaleko euskara batzordeak Laburbira euskarazko film laburren XXI. zirkuitoko filmen emanaldia egingo dute maiatzaren 12an, 18:00etan, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan, doan. Guztira zortzi film labur ikusi ahalko dira: Erro, Dena asmatuta dago, Katalinaren zoria, Babesa, Mundu berri bat, Zirrara, Talkak eta Betizu buru.
Ostean, Amaia Lejarreta Erro filmeko zuzendariarekin solasaldia egongo da.