Lea Ibarreko egutegirako argazki lehiaketa
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak antolatzen duen lehiaketara argazki, marrazki edo ordenagailuz diseinatutako edozein lan aurkeztu dezakete herritarrek. Lea Ibarra da gaia, eta beraz, aurkeztutako proposamenetan “LEA IBARRA-2017” testua agertu behar da. Lan irabazleak 2018ko egutegia irudikatuko du.
Proposamenak Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan (Elexalde 1, Gizaburuaga/ telefono zenbakia 94-684 29 82 eta posta elektronikoa leaibarra@bizkaia.org) edota berau osatzen duten bost udaletxeetan (Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar) aurkeztu behar dira, 09:00etatik 14:00etara.
Lehiaketan parte hartzen dutenek bi gutun aurkeztu behar dituzte. Gutun batean egindako lana sartu behar dute, eta beste gutunean, berriz, egilearen datu orokorrak: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea.