Lorea Zulaika eta Gonzalo Portugalen kontzertuak (Markina-Xemein)
Lorea Zulaika ziortza-bolibartarrak eta Gonzalo Portugal Last Fair Deal taldeko kideak kontzertua eskainiko dute urriaren 2an, 19:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneko terrazan. Emanaldia doan izango bada ere, lekuak erreserbatu egin behar dira, telefonoz (645 63 51 04) edo posta elektronikoa idatzita (okerracrewmx@hotmail.com). Oharra: Eguraldi txarra egingo balu, kontzertua Plazabarripean egingo litzateke.