Lumentxako altxor eta zerkak ibilaldi gidatua (Lekeitio)
Lumentxako altxor eta zerkak ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu du Lekeitioko Denboraren Bankuak. Apirilaren 18an, 18:00etan, Usotegi herritarren ortutik irtengo dira. Bi ordu inguru eta 1,5 kilometroko ibilaldia izango da. Mendiko zapatilak eta bastoiak eroateko deia luzatu dute; bide alternatiboa egongo da Lumentxara igotzeko.