Magia tailerra (Mutriku)
5 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendutako magia tailerra, urtarrilaren 25ean, 18:00etan, Mutrikuko Zabiel kultur etxeko erakusketa aretoan. Tailerrean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. kultura@mutriku.net helbidera posta elektronikoa idatzita izena eman ahal da (parte hartuko duenaren izen-abizenak bidali behar dira). Izena emateko azken eguna: urtarrilak 22.